Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-jartzailea
Labaka, Maddi
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur ekainaren 29an hemen zaudete, Lasarte-Oriako oholtzan. Lehengo urtean ez zen saiorik egon. Duela bi urte ez zen gaur dagoenaren erdia ere. Festetako saioa egin denetan inoiz ez da ireki behar izan aretoko goiko aldea eta gaur beteta dago. Aurrera begiratuta, zer sentitzen duzue gaurkoa ikusita?

Deskribapena

Doinua
Emazte baten bihotz xamurra I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Pandemia honek azken urtean
eman digu aski kaña
ezin sinistu ondorio on bat
bazitekeenik bikaina
hara harmailak nola dituen
goiko ta beheko ezpaina
nik ere badut irripar hori
gutxi ikusten zait baina.

A. Labaka
Irriparrea ikusten zaigu
berdin niri berdin zuri.
Gure agendak geratu dira
sarri hutsik eta zuri
kulturgileon lana eskertu
nahi luketela dirudi
guk herriari eman diogu
ta orain herriak guri.

A. Arzallus
Aurten sekula baino gehiago
hurbildu al da? Arraio!
Beste urtetan ajearekin
klaro, etxean lasaio
edozertako barrura sartu
txosnan barruan lau saio
nunbait jendeai joera hartzeko
zaila jarri behar zaio.

A. Labaka
Orain pandemia egoera honek
dena bihurtu du ezbai
guztia baita jada ez-saio
ez-kontzertu eta ez-jai
hala ere gure herri honetxek
nik ikus dezaket alai
euskaltzaletzen ari da Amets
bertsozaletzen ere bai.

A. Arzallus
Hori dela ta beheko harmaila
joan al da goruntz zabaltzen?
Ederki dakit behetik eta goitik
ez da berdin begiratzen
behekoek igual errexa dute
neri bista ahoratzen
goikoak ere saia zaitezte
nere hitzetan kontzentratzen.

A. Labaka
Gure ondora iritsiko da
beraien belarriena
eta kontrara beraiengana
gu bion eztarriena
nere ustetan beste gauza bat
da hemen aldatu dena:
adin media jeitsi izana
hori da pozgarriena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra