Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-08-04 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-08-04 Gasteiz Jaialdia
Gai-jartzailea
Diaz De Cerio, Uxue
Bertsolariak / Egileak
Anda, Irati
Arrizubieta, Aroa
Egaña, Andoni
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin?

Deskribapena

Doinua
Behin batean Loiolan IV
Eguna pasa nekean eta
Gogoan daukat ez du aspaldi
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-08-04 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Irati Anda, Aroa Arrizubieta, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Gogoan daukat ez du aspaldi

A. Egaña*
Nire aldean nahiz ta gaztea den
hogeita hemezortzi urte
urteek sarri mugaik ez dute
halaxe esaten dute
erritmo hontan badaukat nahiko
mugikortasun birtute
ai gasteiztar seguru nago
hau badakizula zuk’e
Iratirekin tango bat oso
gustora egingo nuke. (bis)

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Eguna pasa nekean eta

I. Anda
Serio-serio hasi zara zu
ia hor osatzen draman
zurekin tangoak emango dit
nahikoa lan, nahikoa lan
animatu xamarra naiz eta
egingo naiz zurekin joan
baina Andoni hori bai noski
ritmoa zerorrek eraman. (bis)

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Behin batean Loiolan IV

A. Egaña
Aroa ez zaidazu
inola egin ihes
nire bi besoetan
har ezazu babes
bals bat dantza dezagun
esaidazu baietz
ni Abuelo Cebolletan
batailak esanez.

A. Arrizubieta
Nork ez du Egañarekin
bals bat dantzatu nahi?
Gustora egongo gara
gu izerditan blai
kantatzen igual ez dut
egingo, dantzan bai
ni zurekin dantzatu?
Ni zurekin jai-jai.

Neurria: Zortziko txikia
Doinua**

A. Egaña
Beñat Gaztelumendi
ez da hain narratsa
gainera oso ondo
eiten daki dantza
orain gerria moitu
gero hanka altxa
berdin zait regetoia
ta berdin zait saltsa
zurekin dantzatzeko
badut esperantza.
Txatxatxa!

Neurria: Zortziko txikia
Doinua: Behin batean Loiolan IV

B. Gaztelumendi
Eganen doinuari
jarri diot lupa
baina hartu didazu
txatxatxaren look-a***
ni dantzara nijoa
zapatak kenduta
Andoni segi hortxe
barrari helduta.

* A. Egañak bertso bakoitza doinu desberdinean kantatu zuen, bakoitzari doinu eta kantaerarekin dantzako erritmoa emanez
** Doinutegian jasotzeko dago
*** Luka ahoskatu zuen

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra