Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Uxue Diaz De Cerio

Datu pertsonalak

Izena
Diaz De Cerio, Uxue
Izen abizen osoak
Uxue Diaz de Cerio Aizpeolea
Jaiotza
1985 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Eragilea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso irakaslea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle da 2011tik, transmisio eragilea izan zen 2011tik 2018ra, ordutik sustapen eragile da.
Gai-jartzaile lenetan ere ari da 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketatik.
2011-2015era Arabako zuzendaritzakidea izan zen.

Datu biografikoak

Biografia
Gasteizko Bertso-Eskolan hasi zen. Arabako Eskolartekoan kantatu zuen. 2011tik Arabako Bertsozale Elkarteko Transmisio eragile, hezkuntza arautuan irakasle eta udalekuetako begirale eta bertso-eskolako irakasle. 2016an gai-jartzaile taldean sartu zen.
Arabako Bertsolaritzarekin lotutako ikerketa lanak ere egin ditu. Lehenengoa, Euskal Kulturaren Eragiletzan Etengabeko Prestakuntza Masterreko ikasturte bukaerako lana (2023-2024) eta, bigarrena, Bagare Beka jaso zuena (2024-2025). Biak Oihane Perea Perez de Mendiolarekin batera (Ikus Argitaratu gabeak eta azterlanak atala).

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Euskal Kulturaren eragiletzan Etengabeko Prestakuntza Masterra: "Bertsolaritza erdalgunean, iraganeko gakoak eta egungo egoera. Arabako esperientziatik abiatuta, etorkizunerako proposamen bat" (2023-2024) Master Bukaerako Lana Oihane Perea Perez de Mendiolarekin batera.
Bagare beka 2024-2025: "Bertsolaritza Araban iraganetik etorkizunera: iraganaren azterketa, proiektu pilotuak eta plan estrategikoa" lana Oihane Perea Perez de Mendiolarekin batera