Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-08-14 Aduna Jaialdia
Gai-jartzailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Egaña, Andoni
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Adunarrak zarete biak; Unai tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera dela eta, elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu tabernariak. Apaiza etorri zaio tabernariari kargu hartzea.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Zimitayuan taberna mahaiak
ze itxura, ze irudi!
Eliza horma narrastu dezu
lehen zegona txuri-txuri
komisiyo bat eskatzea’re
orain legezko dirudi
Jainkoak neri eskatu baitit
eta ondoren nik zuri.

U. Agirre
Baina dirutan justu gabiltza
eta hara nere pena
zeharo triste ere ez zaude
nola badaukazun sena.
Zimitayuan exeita dago
iya-iya herri dena
hau da elizak urtetan ein dun
zerbitzurikan onena.

A. Egaña
Gainera burla egiten dezu
eta hori da txarrena.
Zenizero lan haundiya degu
eliza ponte horrena
Ducados puskak sumatzen ditut
Rossli zatiak barrena
ze gixajua ponte horretan
bataiatzen den hurrena!

U. Agirre
Jainkoak ez zun eliza egin
ta ez begiratu gora
herriko jende askok egin zun
hori hala izango da.
Eliz atari honek egin du
une zailetan mejora
barrura sartu ez geranian
egon zintezke gustora!

A. Egaña
Nola arraio zimitayora
zabaldu dezu taberna?
Pizarra ere menu ta guzti
jartzea ez da zuzena
sospetxosoa izan baileike
eskaintzen denan izena
pinchos Kristoren iltzeak dira
eta tapas hilkutxena.

U. Agirre
Arrapaladan bota ditu ta
ulertzen ez zan erreza
sinisturikan hemen badago
beretzako hartu beza
azkenaldia zuentzat ere
izan danez gazi-geza
jendea hemen daukazu eta
bertan eman zazu meza.

A. Egaña
Orain jendea sarri geratzen
zaigu eskaparatian
dendetan gisan hemen geratzen
da elizako atian
horren trukean tratu txiki bat
laguna bion artian
meza ardoa debalde eman
hurrengo hamar urtian.

U. Agirre
Lehen eta orain apaizak beti
eskakizun ugaria
lasaitu zaite xuhurra ez naiz ta
izango duzu saria
ziharka baina entenditzen nun
nora zijuan haria…
Hamar urteko ardua eta
eguneko bazkaria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra