Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-08-19 Donostia Berezia
Gai-jartzailea
Urien, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Iguaran, Oihana
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen.

Deskribapena

Doinua
Naparruatik ardo karraio A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Donostiako hiriarentzat
gutxi dira balekoak
ze oso onak ez du balio
balio du perfektoak
sortuko dira olatu asko
batzuk Martutenekoak
uharteak bere azalera
eraikitzean metroak.

A. Agirre
Beti aztarrika ta buru bila
aritzen denez zorria
eukaliptoen artean larri
egoten da elorria
bertakoari beti bizkarra
haiei ongietorria
harri txintxarra guri, ta haiei
beti alfonbra gorria.

O. Iguaran
Ta zenbat ohar, zenbat albiste
taberna sarrera jiran
kamareroek zortzi hizkuntza
azaldu behar segidan
ni kartel bati begira nengon
zalantza piztu da nigan
ta azkenean entenditu det
grazik inglesez dakidan.

A. Agirre
Eta euskera beti ez al da
azkena edo hondarra?
Kopa zabal bat kanpotarrentzat
guretzat beti kondarra
ta surfeatzen aritzen gera
hemen noiznahi tirri-tarra
ze tristea dan olatua’re
manipulatu beharra!

O. Iguaran
Berez dagoen olatu hori
nahi bada obraz agortu
itsas ertzean zuloa egin
ta bonba batez lehortu
berez daukagun ondare oso bat
txikitu eta egurtu
gero beharko lehor-putzuan
olatu berriak sortu.

A. Agirre
Beti besteei begirakoa
beti harrera leuna
izan sonbrero kanpotar edo
ta euskaldun txapelduna
terrazak ere beti besteentzat
baztertuz hemen laguna
baina Trinidade da adibide
bertako ta euskalduna.

O. Iguaran
Bai baina hona turista gatoz
eta ez gera asko mozten
hortxe gabiltza helatu bana
hartuz mingain puntak hozten
nahiz eraikitzen den eredua
berez ez degun adosten
zalantza daukat hona etortzean
ez ote degun erosten.

A. Agirre
Autokritika egin daiteke
hobe horra hurbiltzea
beti ez baita besten errua
eta dena suntsitzea
bertsotan gabiltz ta ederra da
plaza hontan aritzea
nahiz gogorra den hona etorri ta
ia arrotz sentitzea.

O. Iguaran
Egia esan, ulertze ez dunak
ez ote du zerbait galtzen?
Baino bueltaka dabiltz turistak
ta ez dira konturatzen
zirkuluetan daude gidekin
plaza hontara inguratzen
pozik entzungo nuke gida bat
gure saioa azaltzen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra