Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia
Gai-jartzailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaurkoa bezalako egun eguzkitsuetan, eta batez ere beroagoetan, zeinen ondo sartzen den izozki bat! Bada zuek, izozki on baten bi osagai printzipalak zarete: Alaia kukurutxoa eta Beñat izozkia. Oraintxe elkarrarazi zaituzte.

Deskribapena

Doinua
Behin batean Loiolan IV
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Zure borobiltasun
eta zabalera
hurreratu da nere
gorputz argalera
izozki dendatikan
bagatoz kalera
beraz ongi etorri
nire magalera. (bis)

B. Gaztelumendi
Beraz elkartu gara
azkenik ni ta zu
eguzkia lanean
ari da jo ta su
berrogei gradu daude
tantaka naukazu
erortzera noa ta
ondo eutsi’dazu. (bis)

A. Martin
Nahiko tropikala da
hemengo kosta ta
jaso zaitzaidan izan
da zure posdata
ni beti nabil gogor
irauten kostata
zu miazkadaka ta
ni berriz kozkaka. (bis)

B. Gaztelumendi
Beraz hemen gabiltza
gure onenean
iluntzeko zortzirak
eta laurdenean
ze mina sortzen dedan
hortzen barrenean
baten batek koxkaka
hartzen nauenean. (bis)

21 Luka ahoskatu zuen.
A. Martin
Gero dentistarentzat
hainbeste problema
ni bigarren plater bat
hori dut kondena
zu Ferrero Rocherren
usain zatozena
zu zara niretzako
zapore onena. (bis)

B. Gaztelumendi
Ni nola bai bainauzu
zaporez egina
heladeritan bada
nere ahalegina
limoi ta marrubia
txokolate, piña
zuk berriz beti dezu
zapore berdina. (bis)

A. Martin
Bada kiwiarena
zein mandarinena
lima, estratxatela
nata edo krema.
Zu zara zaporetsu?
Benga ez izan pelma!
Ni naiz zaporez gehien
aldatzen duena. (bis)

B. Gaztelumendi
Hamargarren zapore
bat daukazu aurten
zu miazkatzen zeinen
gogoz diharduten
nola hamar bat aldiz
ahoratu nauten
gure plazerrak ez du
askorik irauten. (bis)

A. Martin
Hori baita plazera
hasi, igo, buka
kolpez urtuz aldatu
izan zaizu look-a*
nahiz zu hartu zaituzten
emozionatuta
gehien gozatzen dute
nire azken punta. (bis)

B. Gaztelumendi
Bai ona ohartzerako
guztia amaitu
Bulebarrean gaude
ez zaitez gogaitu
Donostiak aspaldi
moda hori baitu
turista pijo batek
irentsiko gaitu. (bis)

*Luka ahoskatu zuen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra