Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia
Gai-jartzailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Labaka Mayoz, Ane
Lagoma, Erika
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Andoni aita eta hiru seme-alabak. Aita, eta baita haien seme-alaben aitatxi ere. Ikasturtea hastear da eta batzuetan tetrixa egin behar da antolaketa egiteko. Banan-banan joango zarete zuen aita-aitatxirengana galdera egitera ea zuen seme-alabak zainduko ote dituen.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Erika Lagoma

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Ai ene aita, bi seme ditut
hamar eta zazpi urte
eskolan hasi ta egunero
zure laguntza behar nuke
zuk goxokiak lasai erosi
eta horrela nik uste
ez duzu zaindu beharrik izango
heiek zainduko zaituzte. (bis)

A. Egaña
Sustrain umeak hartu beharra
ikastolatikan bueltan
pentsa liteke bere aita ez du
ezagutzen ez benetan
ez pentsa gero nabilenikan
balla batean obretan
pilatesera apuntatu naiz
ezin dut ordu horretan. (bis)

E. Lagoma
Hemen gaude ilara batean
honek dirudi kortea
pilatesen’e hasia zara
aita ez zaude dorpea
zure jakituria ta nere
haurrek daukaten dotea
esentziala da garapenean
aitatxikin egotea. (bis)

A. Egaña
Oso alaba lista degu hau
bere aitaren moldea
barruan bere pedagogia
ikasgaia zun gordea.
Aizu gainetik pasatuko zait
listillaren uholdea
esango dizut esentziala bai
presentziala ez ordea! (bis)

A. Labaka
Ai aita ezer ez da betiko
ta ni nauzu adibide
ama bakarra egin nintzen behin
ume bat eginda nire
ta fabore bat egin zaidazu
hain politta denez Libe
igande goizak bakar-bakarrik
neretzat nahi ditut libre. (bis)

A. Egaña
Beti izan zera nahiko ausarta
ez det esango txoroa
garai onena libre ta Libe
hala zaizu igaroa
eskuk garbituz ez det pasako
jai goizetako aroa
pilates baino lehen egin nuen
Pilatos ikastaroa. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra