Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia
Gai-jartzailea
Aizpurua, Karlos
Bertsolariak / Egileak
Martin, Alaia
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Gaur arte zenbat zaintza
zenbat borondate!
Orain maitemintzeko
neuretzako kalte.
Haurra orain uztea
ama ona ote?
Ez al du pentsatuko
ez dezula maite? (bis)

A. Martin
Izan naiz zaintzaile fin
goxo ta eredu
nahiz ta horrek eragin
hainbeste ernegu.
Pentsa ote lezakeen?
Ez zabiltz aingeru.
Zuri buruz horixe
pentsatzen ote du? (bis)

A. Mendiluze
Ezetz pentsatu nahi det
ama nerekiko
semeak bere aita
beti du begiko
baina esan diot: “Zoaz
berarekin kitto!
Aprobetxatu amona
ez baita betiko”. (bis)

A. Martin
Etorkizuna ez da
niretzako zama
eta astun-astuna
daukat iragana.
Zein den nire otordua
ta biharko plana?
Nik erabaki nahi dut
geratzen zaidana. (bis)

A. Mendiluze
Baina gure Jonekin
horrenbeste ordu
pasio, siesta eta
merienda otordu
“Zuk erabaki nahia” ?
Helduko diogu…
Agian beste batek
erabakiko du. (bis)

A. Martin
Banaiz nik zer nahi dudan
aukeratzeko lain
nahiz bizitza osoan
hortan egin labain
zain egon naiz begira
begira eta zain
nire burua zaintzen
hasi nahi dut orain. (bis)

A. Mendiluze
Nere andrea hartu
zendunean errain
alaba irabazi
lehengo semeaz gain
tratu hortan nahi nuke
nik izan zure lain
nik beste zaintzaile bat
lortu nahi det orain. (bis)

A. Martin
Etxetik hartu duzu
askotan erbeste
ta nik konzientzi karga
nere zilbor-heste
zu zure bizitzakin
moldatu zintezke
hona ez naiz etorri
zure iritzi eske. (bis)

A. Mendiluze
Ta gainera erantzun
kopeta beltzean
onartu beharko det
besterik ezean
hala´re segi Joni
zuk zure etxean
opariak egiten
urtebetetzean. (bis)

A. Martin
Bai, eta bixitan maiz
hara joango naz
eta segiko degu
barrez eta bromaz
ez zazu eztabaida
eragin amonaz
poztu beharko zenuke
nere zorionaz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra