Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-09-12 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-09-12 Galdakao Jaialdia
Gai-jartzailea
Estiballes, Arkaitz
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nereak gozogintzako ikastaroa egin zuen konfinamendu garaian. Orain Maialeni eramaten dizkio gozo pilo bat. Ez ditu asko maite Maialenek eta denak gorde egiten ditu. Txirrina jo dute eta badator Nerea kutxa batekin.

Deskribapena

Doinua
Mando baten gainean I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-09-12 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Bidali gabe ez eske
ta ez Whatsapp mezu
Nerea atean dut
ta Maialen kexu
postreei zapore ona
ematen diezu
baina beste zernahi ere
ekar dezakezu.

N. Ibarzabal
Azukrea, irina
eta legamia
nire pastelek dute
barruan mamia
gozatzen omen dute
asko zure mihia
gustatu al zitzaizun
lehengoko brownia?

M. Lujanbio
Brownitzar harek zeukan
ladrilloan karga
azukre integrala
botata behar ba
irina ere integrala
ez aparte laga
pozoitzekotan ondo
pozoitu behar da.

N. Ibarzabal
Ai gauza integralak
ez du ezer txarrik
tripa barrua euki
behar da itzarrik
nik zu goxatzearren
eiten dut bakarrik
aspaldian zabiltza
ozpindu xamarrik.

M. Lujanbio
Ozpinduta gabiltza
igualtsu ni ta zu
ez baitidazu egiten
behar beste kasu
ozpinduta nagola
iruditzen aizu!
Ba atuna ta gindillak
ekarri itzazu.

N. Ibarzabal
Baina hori egitea
legoke itsuski
animaliak dira
eta ze angusti!
Nik pastela dakarkit
irin eta guzti
ta lehorra badago
kafesnetan busti.

M. Lujanbio
Brownia behera eta
gatobaska* gora
kafesnetan sartuta
ezin da hondora
bota egin nahi ditut
ta ez dakit nora
hau konposterako’re
txarra izango da.

N. Ibarzabal
Argi daukat ez duzu
oso gogokoa
ta orain geratu zait
aurpegi tontoa
badakit bazarena
zu azarokoa
tarta egina neukan
hiru pisukoa.

M. Lujanbio
Eguna badakizu
egin gabe tongo
beraz azaroan aurten
a ze festaondo!
Pastela ja goorra dago
ikusi det ondo
azaroan gogorrago
ere ez da egongo.

N. Ibarzabal
Ba gogorra badago
gogortu dadila
berriz ez nahiz helduko
hona zure bila
egizu gisatua
edota tortilla
gainean kandela ta
azpian gindilla.

*Gâteau basque edo euskal pastela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra