Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-09-19 Amurrio Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2021-09-19 Amurrio Berezia
Gai-jartzailea
Mendiguren, Izar
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Amuriza, Miren
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
221 egun daramate Tubacexeko langileak greban. 700 langile eta horietatik 30 inguru emakumeak. 50 kaleratze zerrendan. Zuek zarete zerrenda horretako bi emakume. Beti bezala Amurrioko lantegi sarreran zaudete, piketean. Nekatuta bai, baina ez zaudete amore emateko prest.

Deskribapena

Doinua
Ama nola zure belaunetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-09-19 Amurrio Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Esan beharrean “Kaixo, egun on”
ta elkarri eman bi muxu
maskarillekin ta pankartekin
jarraitzen dugu jo ta su
kartelei buruz galdetu behar
nizun hasieran Uxu
baina lehenengo inportanteena
lo ondo egin al duzu?

U. Alberdi
Egia esan ez, ez dut egin
nekeak merezi gisan
baina halere zure ondora
berriro hona komeni zan
atzo senarrak hala esan zidan
ta zuri gelditu nintzan
emakumeak ezin duela
horren egoskorra izan.

M. Amuriza
Zer esango dizut ba Uxue
zure senarrarena?
Beste askorena bezala da
deskoloke nabarmena
ezin dute ulertu gu hemen
geureai eusten gaudena
euren borroka gurea da baina
gurea ez da eurena.

U. Alberdi
Nere ondoan zegolakoan
Miren ni horretan nintzen
hasera baten laguntzen zidan
kalean afixak ipintzen
baina hainbeste denboran ekina
ez omen du konprenitzen
beste zeozer aurki omen nezakeen
zaintzen edota garbitzen.

M. Amuriza
Geurean segi behar dugu ta
ez zazu etsi mesedez
kazetari bat etorri zait lehen
koadernoz eta hitz xehez
galdetu dit emakume bezala
zelan nagon ohiko xedez
zergatik ez dit galdetu zelan
gauden gu langile legez.

U. Alberdi
Langilea baino lehen ikusten da
emaztea edo sabela
estigmatzen da gure borroka
neurtua bada epela
orain badakit lehen ez nekina
haragiak dioela
patriarkatua ta patronala
gauza berbera direla.

M. Amuriza
Gauza batzuk ikusten ditugu
begi kolpean nabari
begiratzen diogu patronal
edo patriarkatuari
ta gure gizon sindikalistak
ze esan hoiei buruz, adi!
Aliatuak zirela baina
orain ez daukat hain argi.

U. Alberdi
Ez dituzte errez heltzen gure
min, neke, oihu, aldarri
langile gisa begiratuak
doi-doi eta ez hain sarri
haiei begira egonak gara
baina gaudenean larri
beste inorrek ez digu eusten
heldu daiogun elkarri.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra