Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Señora Sariketa (1. 2021)
Saioa
2021-04-17 Aramaio Sariketa
Gai-jartzailea
Urien, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Aiestaran Iparragirre, Maddi
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urduri, irrikaz iritsi zara hainbeste espero zenuen leku eta momentura. Ez da uste zenuena.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2021-04-17 Aramaio Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batek tizari zarata egin
besteak borragoma tira
gero hiru mutil nahiko builoso
hasi “Biba!” eta “Biba!”
nik uste nuen heldu nintzela
heziko nauen tokira
ta harriduratik jarri natzaie
ero horiei begira
andereñoak esan duenez
eskola on bat hori da. (bis)

Derrepentean batek egin dit
bizkar gaineraino salto
ni askoz nago erosoago
zoro-etxe hontatik kanpo
bost urte duen neskatxa baten
heldutasuna aintzako
ez dute hartzen ta beraz saltoz
ihesi joan beharko
nire iritziz ni pronto nago
unibertsitaterako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra