Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-09-24 Getxo Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Abarrategi, Peru
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarete, Peru eta Alaia. Urteak dira lan egonkorra lortu, etxea erosi eta elkarrekin bizi zaretela. Peru, gaur Alaiak proposatu dizu lana uztea, etxea saltzea eta munduko beste txoko batean hutsetik hastea.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Alaia Martin

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Abarrategi
Lanpostua, etxea
guztia berdina
aurrera ateratzen
gure ahalegina.
Aspertu egin zara
maitea jakina
nahiz aldaketarako
zuk daukazun grina
non geratuko zaigu
aurretik egina?

A. Martin
Lehen sentitzen nintzen
ahalik ta ondoen
dena ze berrikuntza
bizitasun, sormen!
Baina faltan botatzen
dut zenbait eromen
ez, ez naiz aspertu ta
ea ze izango den:
alde egin nahi nuke
aspertu baino lehen.

P. Abarrategi
Tentazio aurpegiz
albotik iseka
urrun joatea duzu
helburu ta meta.
Monotonia apurtu
behar da tarteka
baina lortu behar da
Alaia oreka
ez da mesedegarri
beti aldaketa.

A. Martin
Ez nuke nahi berdina
betikotzen jardun
beti hain formal, zintzo
lehor ta euskaldun.
Kolorez bete nahi dut
mila ta bat album
begiak zabal izan
bizitu eta boom!*
Bizitza bat daukagu
gozatu dezagun!

P. Abarrategi
Beraz gure bizitza
gozatzen saiatu
Karibeko irletan
bekatuz bekatu.
Ni ez naiz holakoa
maitea barkatu
nola gaur ezustean
nauzun harrapatu
almohadarekin nahi dut
behintzat kontsultatu.

A. Martin
Almohada izaten da
sarri arnasbide
nik itsas olatuak
nahi ditut maindire.
Bide hau gure ote
edo ote nire?
Lasai pentsatu zazu
lasai adiskide
zurekin edo gabe
izango naiz libre!


*Bum ahoskatu zuen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra