Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
Bertsoa entzun |
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gero eta gehiago
auzo txiroetan
nahiz ta pintadak egin
euren kristaletan
guztirik erroturik
dauzkagu kaleetan
aberatsak pozik ta
besteok penetan.
Jokoa adikzio
bihurtzen da sarri
nahiz eta jolas gisa
azaldu elkarri
korbatadunen batek
baitzuen ekarri
egin behar da kendu
egin ahala jarri.
Irabazteko baino
galtzeko gehiago.
Beti ez da irabazle
irteten hordago
baina salgaiak geroz
eta salgaiago
ni horiek kentzeko
ahaleginez nago.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra