Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Nerea eta Ane, erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela.

Deskribapena

Doinua
Lagundurikan danoi II
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Gure pentsiotxoak
bakarrik bi zero
umiliazio gorena
horixe honezkero.
Jantoki sozialean
jan ta salda bero
hontara iristerik
ez nuen espero
horrenbeste urtean
lan egin ta gero.

A. Labaka
Ja txekeek ez dute
nire zigilua
ta mila zati egin
ohi zait ispilua
bihotzean kolpeka
sentituz mailua.
Baina diruarena
ez da jostailua
prest nago irensteko
nere urguilua.

N. Ibarzabal
Emakume helduak
argiak gara gu
urguilu bezain bake
handia daukagu
justu-justuan egin
pare bat enkargu
gobernua ez denez
egin gutaz kargu
orain karitateak
estali behar du.

A. Labaka
Gobernuak egin du
soilik paripea
zein da alargun batek
daukan limitea?
Nahiz ondo egin nuen
berez tramitea
duina izan liteke
harantz ekitea
beste aukera bada
barau egitea.

N. Ibarzabal
Baraua helduko da
agian gaur bertan
herriak segi behar
badu gaur zorretan
eta eskubideak
berriz oporretan
beraz bi pieza gaude
aulki motorretan
luzatzen etengabe
ilara horretan.

A. Labaka
Ta bitartean batzuk
hainbeste etekin!
Billeteak maiz sutan
baitira errekin
giza-piramideak
gu ez gaitu erpin.
Hementxe bi alargun
hemen bi erregin
lotsa ematen dit ta
etorri nerekin.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra