Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa
Gai-emailea
Bidegain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Ibarzabal, Nerea
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Neurria:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamasei urte baino ez dauzkat
ene ze nerabezaro!
Ta gau batean zu ezagutu
ta maitemindu zeharo.
Esku ta beso, hanka ta bular
elkartutako bi aho
gau batzuk baino ez ziren izan
ez zenuen nahi gehiago.
Gero hilekorik ez zen etorri
ta orduantxe, akabo!
Gela hotz baten eduki naute
zeozeren zain luzaro.
Nahastu, biok nahastu ginen
baina orain bakarrik nago. (bis)

Itxarongelan izan gaituzte
aulkietan zenbait jende
bakoitza bere tripari beha
hamaika beldurren mende.
Firmatu ditut horko paperak
horko baldintza ta lege
barruan dudan bizi papur hau
ezabatzea zen xede.
Orain mobila hartu dut eta
markatzeko ez naiz trebe.
Ze gauza eskatu diezazuket
ze hitz eta ze mesede?
Zu ez bazara kapaza izan
hona laguntzeko ere. (bis)

Parean daukat zenbakia ta
ni zalantzaren menpeko
deitu dezaket gaur abortatu
ein dudala esateko
baina agian ez gara izango
sekula parez pareko
beraz, mobila berriro gorde
ta urruntzea hobeto.
Nerabea naiz, baina urte asko
dauzkat oraindik tarteko
eta neurriak hartuko ditut
berriz sexuan urtzeko
ta batez ere zure moduko
inor ez ezagutzeko. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra