Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Haritz Mujika
Bertsoa entzun |
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Haritz Mujika
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Iturriotz
Kezkatuta etorri
zera zu benetan
ta halaxe jarri gara
gu biok hizketan
berritu berri dugun
zelai hontan, bertan.
Nahiko larri zabiltza
zure kiroletan:
mundua ez dabil zure
inguruan bueltan!
H. Mujika
Baloi zein bateari
eskuekin heldu
gorputzen mugimendu
ta hanken ubeldu
haien onurez luze
jardun dezakegu
ta umeekin ordu
luzeetan gaude gu
ta ohitura onak hartzen
laguntzen diegu.
A. Iturriotz
Ez al zaizu gustatu
parkean dagona
hau da aldaketa bat
eman geniona
ez dago porteri ta
frontoieko horma
baina berdin-berdin da
umeentzat ona
alda diezaiogun
kirolari forma!
H. Mujika
Ni ez naiz ari zuri
erasotzen, mintzen
gure egoera zein den
esaten ai nintzen:
hirurogehi haur hemen
ez gera kabitzen
beraz hasi zelaia
berriro haunditzen
edo lagunduidazu
taldeak txikitzen!
A. Iturriotz
Ez pentsa ez dizudanik
zuri entzun adi
taldeak dauzkazula
oso-oso handi.
Parkea hortxe dago
eta da nabari
ta kantxa behar duzu
ulertu dut argi:
ta eskatuko diot
Udaletxeari!
H. Mujika
Beraz, haiei eskatu
biontzat pakea
ta Amaia nirekin
lagun ein zaitea!
Haunditu espazioak
belarra, parkea…
Kirolaren lekuan
dantza ta artea
biontzat ona izan
leike enpatea!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra