Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-10-08 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Garatxena, Leire
Bertsolariak / Egileak
Enbeita, Onintza
Lana
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia
Gai orokorra: Zahartzea
Puntua: Onartuko bagenu / nork bere adina
Puntua: Alferrik ez da eta / pasatzen denbora
Puntua: Eder senti gaitezke / adin guztietan

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Onartuko bagenu
nork bere adina

askoz ere hobeak
ginake jakina
baina zahartzaroa
onartu ezina
gure gizartearen
gaur egungo mina.


Alferrik ez da eta
pasatzen denbora

pasatzea gainera
ona izango da
nahiz ta beti ez garen
gaztetako lora
zahartuko ez dena
joan zen zulora.


Eder senti gaitezke
adin guztietan

hori pentsatzen dugu
guztiok gaztetan
baina edertasunik
ba al da zimurretan?
Igual adibide bat
neu nauzue bertan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra