Bertsos - View details To know more about this section
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2022-10-08 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Onartuko bagenu
nork bere adina
askoz ere hobeak
ginake jakina
baina zahartzaroa
onartu ezina
gure gizartearen
gaur egungo mina.
Alferrik ez da eta
pasatzen denbora
pasatzea gainera
ona izango da
nahiz ta beti ez garen
gaztetako lora
zahartuko ez dena
joan zen zulora.
Eder senti gaitezke
adin guztietan
hori pentsatzen dugu
guztiok gaztetan
baina edertasunik
ba al da zimurretan?
Igual adibide bat
neu nauzue bertan.