Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
Bertsoa entzun |
2022-10-09 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Negarrez harrapatzen nau
egunaren lehen txanpak
tonelada bat tristura
pisatzen du oheko mantak
kalera irten orduko
dar-dar baten dauzkat hankak
baja ere eskatuko dut
nireak ez dira plantak. (bis)
“Joan talde-terapira”
agindu dit barne kautak
eta gelara sartu naiz
bizi-bizi bihotz taupak
nire burua aurkeztu dut
jarraituz bertako pautak:
“Kaixo, Aitor izena dut
ta depresioa daukat”. (bis)
Orain arte ezkutatzen
zentratu dut nire ahala
baina hain sentitzen naiz estu!
Lurra ez da hain zabala…
Psikiatrak igarriko al dit
nire osasun mentala
pitzatuta dagoela
depresioa dudala? (bis)
Gaur arte gorde naiz sator
bat lur azpian bezala
baina osasun mentala
ez da gero gai axala!
Talde hontan bilatzen dut
norbaitek uler nazala
ta konplizitate keinu
bat egin diezadala. (bis)
Dena dut ezinegona
ez naiz gustura ezertan
hiru pilula gauetan
ta beste hiru goizetan.
Bart gauez irentsi nuen
horrenbeste Lorazepam
zalantza egin bainuen
bizitzak zentzurik zeukan. (bis)
Sei hilez euki gaituzte
giltzatuak lau hormetan
ta nik berdin jarraitzen dut
post-pandemia honetan.
Bakarrik nago minean
bakarrik nago penetan
ordea, taldean soilik
senda naiteke benetan. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra