Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
Bertsoa entzun |
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
Neurria:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure etxean amona
izan genuen eredu
gurasoak ez baitziren
bereziki bi aingeru
aita aspaldi joan zen
ama enpleguz enplegu
eta esaten zidanez
geneuzkan hainbat mailegu. (bis)
Lanean jarri ninduen
gutxira amona zendu
ta etxea bihurtu zen
tristezia kanpamendu
zerotik hasi nahi nuen
zurrunbilotik aldendu
baina sarri erori denak
dena bitan pentsatzen du. (bis)
Hogeita bat urterekin
ez naiz bizi besteen gisan
badaukat soldatatxo bat
ez hainbeste beharrizan
baina etxetik joatea
hartuta daukat peskizan
bakarrik bizitzeak ere
ezin du hain zaila izan. (bis)
Ama gelara deitu dut
nere asmoak entzun ditzan
listo banoa etxetik
begira nola gabiltzan!
Berak haserre erantzun dit
egiaren jabe bailitzan:
“Harrokeriak garesti
ordaintzen dira bizitzan”. (bis)
Joatea erraza da
irautea da zailena
nola ez nintzen jabetu
gastua bikoitza dena
konpra egin, sukaldatu
garbitu, mantendu ordena…
Ta nire bakardadea ere
ez da konpaini gorena. (bis)
Ez nagoela gustura
hain da gauza nabarmena
barkamena eskatuta
bueltatzea da onena
baina apustuaren alde
eman duzunean dena
kosta egiten da onartzen
ez zela nahi zenuena. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra