Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Zihara Enbeita

Datu pertsonalak

Izena
Enbeita, Zihara
Izen abizen osoak
Enbeita Gardoki, Zihara
Jaiotza
1976 Gernika-Lumo + Gernika-Lumo < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Antolatzailea
Jarduerak
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Kazetaritzan lizentziatua da eta komunikazio arloan egiten du lan.

Kazetari moduan bertsolaritzaren inguruan askotan idatzi izan du.

Bertsotan 2000. urtean egin zuen azken plaza eta ordutik bertsolaritzarekin lotutako bestelako lanetan ibili da.

Bizkaiko zein Euskal Herriko komunikazio taldeko kide eta arduradun.

Bizkaiko zein Euskal Herriko zuzendaritza taldeko kide.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako antolatzaile taldeko kide (2000-2012) eta komunikazio arduradun (2008-2012).

2016tik Bizkaiko txapelketako gaijartzaile taldeko kide da.

Epaile lanak (BBK sariketa) zein irakasle lanak ere egin ditu tarteka (bertso-eskolan zein hezkuntza arautuan).

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Muxika, 1988 (Garriko bertsolari eguna)