Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-05 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Belarra, Maialen
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Labaka Mayoz, Ane
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan elkarrekin joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Daukat eltzea egosten
ez dut gezurrik erosten
nahiz ta zurea neretzat ez den
Ane eragozpen
nabari dut zainak hozten
ta arteriak izozten
baina bizitzak erakutsi dit
besteengatik pozten. (bis)

A. Labaka
Kartzelako alderdia
zepo barruko erbia
orain artean batera bota
degu izerdia
ai gu bion sinergia
bihurtzen da energia
nik poz haundia daukat gaur baina
soilik poz erdia. (bis)

S. Colina
Nola asmatu formetan
egonez onez onetan
baten kaltea besteen mesede
den bizi honetan.
Nerea noiz dator bueltan?
Zurea hemen da bertan.
Beti galtzaile irteten gara
konparaketetan. (bis)

A. Labaka
Bada nahiko barne ekaitz
konparaketa ta bekaitz
zuk esan dezu sarri askotan
egiten dute gaitz
laguntzeko hizketagaiz
bidea egin degu maiz
eta zurea ekarri arte
zurekin joango naiz. (bis)

S. Colina
Zuk segi zurea zaintzen
bere muxuak usaintzen
eta ez hasi erreala ez
den ezer eskaintzen
nahiz mendeku sineskaitzen
zauririk ez den orbaintzen
nik segiko dut nerea ez den
kondena ordaintzen. (bis)

A. Labaka
Sartu zituzten lezera
biolentora, hezera
eta ordutik gure bizitzan
nahikoa haize da
muxu bat zure ertzera
goazen adoretzera
Madril aldetik Zaballaraino
ta handik etxera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra