Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-05 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Belarra, Maialen
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe
Jone gure minbiziko
garaia ez dugu biziko
berriz jarrita medikuek bi
bular protesiko
nahiz ta ez dugun ahantziko
hutsune horrek betiko
ez ote digu bizitakoa
gogoraraziko? (bis)

J. Uria
Protesiaren epela
probatu, nola bestela?
Baina ezeroso eta zeozer
infektatu zela
nahiz izan den flash itzela
diotsut izan bezela
erdiarekin osatuagoa
sentitzen naizela. (bis)

M. Artetxe
Ispiluari begira
bihotza taupan ari da
ikusiz nire orbain luzeak
dakarren diztira
dena aldatuko da tira
gure lanaren harira!
Ni ohituko naiz baina besteak
ohituko al dira? (bis)

J. Uria
Zu baldin bazaude pozik
arraroak izan ezik
zure inguruak ere ez du egingo
kontrarako hitzik
protesien zenbait fantasik
gu behartzeraino kasik
baina ez dute gugan pentsatzen
besteengan baizik. (bis)

M. Artetxe
Ospital hotzeko gela
diagnostiko xaramela
ze melodia iluna eta
ze aro krudela
ez zen ez bukatu bela
eskutik helduz horrela
ospa dezagun libre izatea
bizirik gaudela! (bis)

J. Uria
Hori ere ez da broma
maiz muga hortan egona
ta nik nirea kontatu nahian
etorri naiz hona
sentimendu ta hormona
jarri, kendu, hautu forma
argi utzi nahi dut edozein dela
erabaki ona. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra