Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-05 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Belarra, Maialen
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kalean zoazela haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara.

Deskribapena

Doinua
Izarren hautsa egun batean
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorabehera asko izaten dira
bizitzaren erliebean
inoiz edo behin ahanzteraino
jende garela jendean
keinu bat egin didazunez zuk
kartoi artean ikusi zaitut
hotzak harturik mendean
garai batean klasekideak
aprobatzeko xedean
orain bizitzak kokatu gaitu
bakoitza bere fedean
klasekideak ginenak lehen
orain hor zaude eta ni hemen
zu zurean, ni nerean
baina ez klase berean.

Matematikan trebea zinen
beti moldatzen zinen fin
orain kapelan dauzkazun sosak
halare zenbatu ezin
nahiz zu ondotik hizketan jardun
entzuten senti ohi naiz errudun
eta noski erruek min
zure ondora joan nintekeen
eta esan: kaixo Fermin!
Baina malkoei eusteko egin
dut horrenbeste ahalegin
ta zuk hizketan babestu nauzu
ta besarkada eman didazu
zugana hurbildu nendin
baina ez dut jakin zer egin.

Azala oskol bilakatu zait
ta trikutu zait sabela
nere barnean pentsatzeraino
Hustu behar nuke sakela
ezin direnak inolaz bete
zoritxarrean ez al zarete
zu eta zure kapela?
Igual pintxo bat ordain nezakeen
edo ordaindu hotela
zure ahotsa gogoratzean
ume garaian bezela
hurbildu ondoren zure ertzera
buru makurka joan naiz etxera
gaur badakit dena dela
ni ere izan nintekeela.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra