Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-12 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Julio eta Aitor bikotea zarete. Julio gaur da zure urtebetetze eguna. Aitorrek erretzeari uzteko partxeak oparitu dizkizu.

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto
Non atera zenuen
nobio karneta?
Utziarazi asmoz
neri zigarreta
partxe batzuei jarri
diezu arreta
ez dakit baino nago
pixka bat erreta. (bis)

A. Mendiluze
Laztana barka baina
esazu egia
nola mudatu zaizu
orain aurpegia?
Erreta omen zaude
entzuten det ia
hau da zu erre zeran
lehenengo aldia. (bis)

J. Soto
Lehenbiziko urtean
musu eta musu
egingo ninduzula
beti zoriontsu.
Despistatu samarrik
zabiltza geroz zu
partxeari partxea
ipintzen diozu. (bis)

A. Mendiluze
Erre ordez musua
hau zen apustua
baina bizioak du
guztiz zapuztua.
Aspaldion musua
da juxtu juxtua
Julio ez zait gustatzen
hautsontzi gustua. (bis)

J. Soto
Kea emate´al dizut
nik musu-trukean?
Gozatu bi ezpainoz
ezpainak uztean
gurea apurua
dagoen ustean
puru bat oparitu
hurrengo urtean. (bis)

A. Mendiluze
Tabakoari jarri
diot nik eskela
ez al det garbi utzi
goxoa ez dela?
Ziur partxeek lagun
ahal zaituztela
jarri besoan edo
ahoan bestela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra