Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-12 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Ezenarro, Ane
Bertsolariak / Egileak
Bizkarra, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu.

Deskribapena

Doinua
Azken urteetan gure herrian
Neurria / Estrofaren izena
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra

Neurria:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (ip)  
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Litrona batzuk, polen harri bat
zure etxepeko plaza
tornillo musu bat eman eta
eten zenidan arnasa.
Ni Mec de La Rue* , zu Flow two thousend**
biok gazte, biok basa
atso-agureek esaten zuten:
“Hori da drogoso traza!”.
Zu txispa zinen, ni gasa
sua piztea erraza
baina udako amodioa zen
bi neraberen jolasa
ta ezin izan du udagoienak
jarri dion froga pasa. (bis)

San Prudentziotan zen bai hor nonbait
ezezagun ginen aurrez
nahiko antzera pentsatzen gendun
politikaz ta abarrez
txiste absurdo antzekoekin
lehertu ohi ginen barrez
azkenik hori izango zen ba
maitemintzea elkarrez
baina sua zoritxarrez
gaur hor dago ta bihar ez
geure artekoa zeuk eten zendun
ostiral ilunabarrez
ta ni kanpotik gizon plantetan
baina barrutik negarrez. (bis)

Hasieretan beti hala zen
zu negarti, zu ezbaiti
bizkar atzetik besoa pasa
ta eusten nizun galaiki.
Pelikuletan ikasitako
jokamoldeei jarraiki
ez garen zerbait erakustea
tokatu zaigu zenbaiti
gaur negarrez nago, maiti!
Zure falta daukat baiki
zalantzan nago malkoak kendu
eta animoa jaiki
edo ahula naizela onartu
ta dena hutsetik eraiki. (bis)


*Morad rapen abesti baten izena.
**Bad Gyalen abesti baten izena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra