Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Bizkarra, Aitor
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Haur jaioberri baten gurasoak zarete. Epaileak ez du zuen umeari ipini nahi diozuen izena onartzen, eta beste bat ipintzea erabaki du.

Deskribapena

Doinua
Menditarra naiz eta gogoan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Bizkarra
Guk umetxoa izen ederrez
haztea genuen xede
ta izentxo bat amenazu bat
ote dugu? Alafede!
Lehenago gure adarrak mozten
jardun izan ziren trebe
dagoeneko ez digute uzten
haziak* ereiten ere.

A. Martin
Epaile batzuk ez baitaukate
ez errespetu, ez senik
euskarafobo izaten dira
hor dauden asko maizenik!
Ez zuen uste Hazia izena
izen egokia zenik
epaile horrek egindakoak
niretzat ez du izenik.

A. Bizkarra
Ta hornituak al daude haiek
askoz ere izen hobez?
Hobeto gaude Milagros eta
Suplicios horiek gordez!
Euskal izenek gure bizitza
betetzen dute kolorez
nola edo hala lortu nahi dute
bizi gaitezen dolorez.

A. Martin
Ta polemika itzali nahian
gogor egin dute lana
debekatzea, dudan jartzea
hori baita euren plana.
Guk izentxo bat jarri diogu
ta jarri diote zama
ta orain berak eraikiko du
zein duen bere izana.

A. Bizkarra
Nahiz ta izena jartzen ez utzi
izanik ezin esleitu
gerora dena urratsik urrats
norberak egiten baitu.
Baina aintzinako sasoian gisan
konponbide bat dut, beitu:
NANean jarri dezala Marta
eta guk Hazia deitu.

A. Martin
Marta gehiegi iruditzen zait
geratuko zaio handi
baina epaileak ta gertukoak
egongo garenez adi
Hazia deitu eta haziak
lur azpitik gorantz jalgi
gure hizkuntza loratu dadin
belaunaldiz belaunaldi.


*Errealitateko kasuan, Hazia zen gurasoek ipini nahi zuten izena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra