Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Iguaran, Oihana
Laburu, Agin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gizarte mugimendu bateko soldatapeko langileak zarete. Elkartearen aurreikuspen ekonomikoak ez dira onak. Badirudi datorren urtean ere ezingo direla zuen soldatak igo.

Deskribapena

Doinua
Kintak jarrita ondorenian
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Mugimenduak zutik iraun du
krisiz krisi, mendez mende
borondatean ari delako
lanean hainbeste jende.
Soldatak ezin direla igo
baina ez gaude hoien mende
aspaldi joan ginen hemendik
diruagatik bageunde. (bis)

A. Laburu
Gure ideien defentsa ez da
izaten gure minbizi
baino borroka ere ez danez
ekintza hutsen gutizi
mila arrazoi, mila aitzaki
eta beste mila krisi
baina Oihana haizetik ere
beti ezin gera bizi. (bis)

O. Iguaran
Soldata jetsi, ez zaigu jaitsi
ez da izan horren txar ba!
Ezin diogu bazkideari
garestitze bat enkarga
soldata igo ezin bazaigu
arintzeko bizi karga
sarrera igo ezin denean
gastua jaitsi behar da. (bis)

A. Laburu
Gastua jetsi behar degula
nik Oihana ez dakit ba!
Dirulaguntzei ere nahiz eta
egin hamaika kritika
ez dakit nora helduko geran
gure gastuak jetsita
kapitalista ematen dezu
hola hizketan hasita. (bis)

O. Iguaran
Ez dakit baina hori haustea
ez al zen gure erronka?
Ez ote genun gure bidea
hasi hoiekin borroka?
Baina halere zergatik jardun
bi elkarrekin orroka?
Diruan alde zu ari zara
ta ni aldiz euren kontra. (bis)

A. Laburu
Dirua degu sarri mesede
ta falta denean traba
bestaldekoa ere ikusi
degu bertatik bertara
bat alde eta bestea kontra
normalena hori hara
mundu honetan inportantea
oreka mantentzea da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra