Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Bertsoa entzun |
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Neurria:
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etxera sartzen banaiz ni ez naiz
sartzen leku segurura
burua apal hurbildu ohi naiz
senarraren ingurura
berdin du zer den esandakoa
edota nere itxura
baina gainditu du muga
eta garaia heldu da
sartu denean zure ahotik
nere burumuin barrura
milioi bat eta ehungarren aldiz
“Zuk zer jakingo duzu ba?” (bis)
Entzun dut eta inertziz ditut
nere begiak aparta
baina sakelan botilatxo bat
dut ta zianuroa dauka.
Kafesnea hartu ta bota diot
likidoa tantaz-tanta
hari begira zeharka
nahi gabe baina dardarka
ta esan diot “Hortxe tostada
kafesnea eta Marca”
ta pentsatu dut goza ezazu
azken gosaria da ta. (bis)
Ta kafesnea hartuz nik ere
eraiki dut zenbait mito
zure hileta irudikatuz
goxo-goxo nirekiko.
Begi nekatuotatik ez da
malko bakar bat jausiko.
Hilkutxa lau soka tinko
bera jetsi eta kitto!
Harrian kanka! Jotzen duenean
ez da beherago etsiko
zu niri bezain hotz eta astun
bekizu lurra betiko. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra