Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Bertsoa entzun |
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
Neurria:
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gauzak ez dira nahi bezain azkar
aldatu ohi batzuetan
inkontzienteak hartu egiten du
muga ez diren mugetan.
Baina hemen gaude eta hori nork
esango zigun umetan?
Ez gara bertan goxo egonak
bista intxaur urrunetan
gurea ez da elur bustia
area esku ahurretan
ez da sutautsa uretan
mapa busti bat unetan
hau gasolina bidoi hotz bat da
purpurina ilunpetan
ta ia argia ikus daiteke
zuen begi barruetan!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra