Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-11-26 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Soto, Julio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Unai eta Julio lagunak zarete. Unai, Julio psikologia ikasten hasi da aurten. Azkenaldian uneoro ibiltzen da zure jarrera guztiak aztertzen.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Agirre
Gaur bi lagun ederrak
hemen gera batu
nere bizitza nahi du
nolabait jiratu
ni ederki bizi naiz
ta zuk desiratu
arren Julio hola
nei ez begiratu. (bis)

J. Soto
Lasai gauza ona da
begien zeharra
zure hizketa daukat
aztertu beharra
orain negarra eta
gero irriparra
nik uste dut zarela
pixka’t bipolarra. (bis)

U. Agirre
Lagunak egiten dit
hainbat enbarazu
ze atxake ditudan
esanaz jo ta su
bipolarra omen naiz
hara zenbat kasu!
Hala ez nintzan baina
zuk bihurtu nauzu. (bis)

J. Soto
Hala ez nintzan baina
bihurtu nauzula
konturatu naiz minez
esan didazula
gaur duzu zeru beltza
ta gero azula
nik uste haurtzaroko
trauma bat duzula. (bis)

U. Agirre
Amak erditu eta
pasa zan han bertan
eta geroztik nago
triste ta penetan
aizu Julio lagun
diotsut benetan
ez dizut ordainduko
jarraitu hizketan. (bis)

J. Soto
Guk osatzen duguna
ai zer lagun talde
aztertzen zaitut nola
goiz ta arratsalde
beti disimuluan
galde eta galde
bipolarra bai baina
konsultak debalde. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra