Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka hasierako agurra
Jarritako gaia
Hasierako agurra

Deskribapena

Doinua
Hormatxoriak negu gorrian
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
1

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Anttoni! Anttoni!
Ate ondoan nago ni!
Ai Antton! Ai Antton!
Ate ondoan hor konpon!
Txapelketa da zenbaki saltsa
kritika ta elemele
hargin andaluz zahar baten horma
bilakatua gotele
ta nik dinbili eta danbala
ia dirudit Dembele
ez naiz zozoei harrika hasiko
ni neu banaiz nahiko bele
nola bertsotan hala bizitzan
izan naiz pentsatu zale
inoren aurka nekatu baino
hobe dela geure alde.
Anttoni! Anttoni!
Ate ondoan nago ni!
Segi Antton jotzen
ta ea barrura zatozen.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra