Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor eta Amets alderdi bereko politikariak zarete. Aitor, urte luzez izan zara alkate. Udal hauteskunde hauetan, Amets izan da zerrendaburu, eta hauteskundeak irabazi dituenez, bera izango da hurrengo alkatea. Gaur deitu dizu, eskualdatzea adosteko eta abiatzeko.

Deskribapena

Doinua
Zer da gaur Donostian
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Urtetan etorri naiz
udal beharrera
behar zen aurpegia
behar zen jarrera
ohitu nintzen onera
ta ohitu txarrera
gaur eskuinaz kargua
pasa ta aurrera!
Beste zerbait pasako
dizut ezkerrera. (bis)

A. Arzallus
Dinastia guztiek
dute akabera!
Mahai azpitik dirua
gainetik papera
hala afiliatu ginen
gu PNVra
alkatetza hartzeko
hauxe dut galdera:
oraindik kutxan zerbait
gelditzen ote da? (bis)
A. Mendiluze
Nahikoa egin dezu
hori esatea
ni ez nintzen alperrik
egin alkatea.
Zuk nahi zenuke kutxan
asko izatea
nik horren kontu bizi
ta bapo jatea
norberak hustutzen du
norberak betea. (bis)

A. Arzallus
Bai, bai, diru faltarik
hor ez da ageri
nahiz egingo zenuen
hamaika aberi!
Nik ere segiko dut
azeri-azeri
utzi zure tronua
eta ni eseri
eta zuk Aitor lasai
Petronorren segi. (bis)

A. Mendiluze
Hoixe zen ezkerrean
nekarren egia
hau tranpolin bat izan
dela alegia!
Orain zuretzat lana
eta komeria
torizu aholku bat
Amets, zilegia:
arazoen aurrean
beti Alderdia! (bis)

A. Arzallus
Lasai ni Alderditik
ez noa eskapo
gainera hornituak
gu kopetaz bapo
ongi zainduko ditut
nagusi ta kapo
eta diru partidak
eraikuntzarako
eta azken papurrak
euskerarentzako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra