Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-03 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Illarregi, Joanes
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amets biloba eta Joanes aitita zarete. Zu Amets ohartuta zaude, kartetan ari zaretenean, Joanes aititak tranpak egiten dituela, zuri irabazi ahal izateko. Orain ere hala ari da.

Deskribapena

Doinua
Orioko balearena
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-03 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Eskoban ari ginen
gu biak gozatzen
kartak juntatu eta
hamabost osatzen
aitona atera kartak
pentsatzera goazen
sei urte dauzkat baina
badakit kontatzen. (bis)

J. Illarregi
Tranpa gaur egin dizut
lehen egiten nizun
ta aurpegia hara
nola aldatu zaizun!
Zuk ilusioz ekin
nik tranpaz erantzun
bizitza ze gogorra
den jakin dezazun. (bis)

A. Arzallus
Baina aitona ez naiz
ni ume mukizu
ta bizitzak ez nauka
ni zu bezain izu
kartak kontatzen hemen
erdi tranpan aizu!
Adinai tranpa egiten
kosta behar zaizu. (bis)

J. Illarregi
Bizitza gogorra da
bere jo ta kean
urteak aurrerantza
hala joatean
nahiz ta orain zabiltzan
haserre batean
eskertuko didazu
heldu izatean. (bis)

A. Arzallus
Heldu izan baino lehen
hasi naiz ohartzen
nahiz eta errespetuz
ez naizen oldartzen
aitona eskoban ongi
jokatzera goazen
edo bestela hasi
eskoba pasatzen. (bis)

J. Illarregi
Eskoba pasatzea
gustatzen zait arrunt
baina tranpak egiten
harrapatua zuk
bat-batean hala esan:
“Harrapatu zaitut”
baina aurretik beste
hamar egin ditut. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra