Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Denda duzue elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak geroz eta nabarmenagoak dira zuenean. Zuk, Alaia, denda lekuz aldatu nahi duzu. Zuk, Maialen, bertan jarraitu nahi duzu.

Deskribapena

Doinua
Kintak jarrita ondorenian
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Hainbat urteetan hainbat kolore
oihal eta gogoeta
arorik aro mantendu dugu
tonu arteko oreka
zaindu nahi bada gure txapela
galtza luze ta txaketa
lehen olatua etorri aurretik
egin behar da aldaketa. (bis)

M. Lujanbio
Esaten dute ia ez dagola
udara ta udazkenik
itsaso maila gora ta gora
ailegatuko ez denik
Alaia aldatzen joan gaitezke
mantendu gabe eskemik
orain oihalak, gero txankletak
flotagailuak azkenik. (bis)

A. Martin
Eta ondoren arrain txikiak
baino ez gure sarean
jeitsiera bat suma liteke
diru sarreren marean
onar dezagun gure egoera
aparra dago arean
ez dezagula bufanda jarri
gure begien parean. (bis)

M. Lujanbio
Biok bisio errealista
izango baldin bagendu
igual ezin da epe luzean
denda txiki hau mantendu
errez diozu “Donostiako
portutik hobe da kendu”
Alde Zaharrean orain lokal bat
edozeinek erosten du! (bis)

A. Martin
Egia esan Alde Zaharrak
salduta dauka arima
ta inbertitzeko egin behar da
bi patriketan kilima
pentsa dezagun denborarekin
non jarri behar den bitrina
bero ipini aurretik gero
gu bion arteko klima. (bis)

M. Lujanbio
Ez naiz zurekin haserretuko
beti izan zaitut begiko
hankak bustita biok freskatu
gaitezkeela nerekiko
ekonomia zirkular hori
hau baldin bada, ba kito!
Lehenengo* justu, ondoren pobre
ta azkenerako ito. (bis)


*Errepikapenean "Haseran" abestu du bertsolariak

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra