Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Martin, Alaia
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai.

Deskribapena

Doinua
Nere senarrarekin I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin
Zu beti izan zara
tipo xelebrea
ta eragin didazu
orain haserrea
zu diferente zaude
eta ni errea
lehen erraldoi ta orain
Pisako dorrea! (bis)

S. Colina
Animatzen joan gara
gaitaren eskutik
baina ezin naiz irten
hain trantze estutik
hala ere eusten diot
gogor arriskutik
ni okertuta baina
Toko-toko zutik. (bis)

A. Martin
Izan behar da ona
eta sensiblea
farolak eraitsiaz
eginez bidea
ta orain ikusten dut
zeure maindirea
Caravinagre hori
ez baita nirea. (bis)

S. Colina
Hauei eusteko behar
da indar itzela
eta ni sortu nintzen
mamu bat bezela
erori egingo naiz
ezin da bestela
mesedez Alde Zaharra
zabal dezatela. (bis)

A. Martin
Ta zuk birika hoiek
zabaldu, zabaldu
zure okerdura honek
artezik ba al du?
Hurrena fundamentu
pixka’tez azaldu
ta mesedez ez zazu
pattarrik gosaldu. (bis)

S. Colina
Nahiz aholku gozoak
ondotik eman zut
ezin diot barkatu
zer esan duzu zuk?
jada jausi egin naiz
jada nago kaput!
Baina jausitakoan
Maya zapaldu dut. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra