Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Ibarzabal, Nerea
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Neba-arreba abeltzainak zarete. Orain arte behien esnea enpresa bati saltzen zenioten. Nerea, Ametsek proposatu dizu lan egiteko modua aldatzea, eta esnekiak zuzenean saltzen hastea.

Deskribapena

Doinua
Dozena bat bertso berri A
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Lehen Kaiku izan dugu zain
gure markaren lemazain
nahiz ta ez gendun guk nahiko geunken
adinako ordain
gero pentsa guretik lain
badago nahiko esnegain
lan egiteko gainera gure
gaitasunetik gain. (bis)

A. Arzallus
Gure behien mirariak
enpresaren opariak
Kaikuk uste dut kaikutzat hartzen
gaituela biak
izozkiak, janariak
eta jogurt ugariak
bestela dena irabazten du
bitartekariak. (bis)

N. Ibarzabal
Hori halaxe da tira
baina jendeai begira
Eroskin eta Lidl-en ondo
moldatu ohi dira
gauzak apalen erdira
ta eskuaren neurrira
jendea ez da oinez igoko
gure baserrira. (bis)

A. Arzallus
Zalantza bat nabari da
zeure begien dizdira
geuk ekoiztea baita Nerea
gure alternatiba!
Zu izozkiei begira
jarri zaitez arren, tira!
Ta bezeroak lau hankan ere
etorriko dira. (bis)

N. Ibarzabal
Ez da hain luzea soka
urruti dago azoka
baina ados, bada marketinean
horrenbeste sorta
Mahala ere ate joka
gora igoa dago ta
baina irratiko iragarkian
bertsoa zeuk bota! (bis)

A. Arzallus
Esnea ta izerdia
errima ta hitz erdia
“Zatoz bezero, gozatu zazu
gure energia!”
Horra hor bertso berria
saretuz Euskal Herria
azken finean hori ez al da
gure baserria? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra