Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Irribarre konplizea egin diozue elkarri

Deskribapena

Doinua
Kantuz sortu naiz eta II
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Guk ez dugu hegazkinik
hartzen zuzenean
gu azpimundu bat gara
beltzak azkenean.
Etxetik atera nintzen
asteazkenean
ostegunak ostirala
du begi menean
pentsa zenbat miseria
egunen trenean
desertua bukatzen da
zortzigarrenean
ta desertu haundiena
geure barrenean. (bis)

Bi hemisferio gara
munduko bi parte
ta zuek bizi zarete
sarri gu bitarte.
Desertuek ta paterek
honaino nakarte
ia ez hitz, autoestima
eta ez aldarte.
Baina zorigaitzengandik
joan naiz aparte
inpernu latz bat izan dut
bidearen parte
Bidasoa ertz hontara
heldu nintzen arte. (bis)

Neure oinetako higatu
ta neure bizarra
harrera elkarte batek
piztu dit izarra.
Esan dit: “Hor dago muga
hor duzu iparra
polizien ezkututik
segi tirri-tarra!”
Eta iritsi denean
ja ilunabarra
harek neri eskeini dit
azken irriparra
deus ez duenarentzako
hori da indarra. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra