Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Maialen eta Aitor begiraleak zarete. Umeekin irteera bat egin duzue. Hamaiketakoaren ordua ailegatu denean, kafe bat hartzera joan zarete, umeak parkean utzita. Bueltatu zaretenean, parkea hutsik dago, eta umeak ez dira inondik ageri.

Deskribapena

Doinua
Ezagutu zuenak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Benetan sentitu dut
pakea galanta.
A. Mendiluze
Bai, behin etorri eta
arazoak falta.
M. Lujanbio
Baina enteratzean
ama eta aita
A. Mendiluze
igual egingo degu
sekulako marka!

A. Mendiluze
Gehienak kejan eta
batzuk agian ez
M. Lujanbio
Batzuk nahiko aspertuta
daude agidanez
A. Mendiluze
eta gu haurrak bueltan
ezin eramanez
M. Lujanbio
txintxo porta zitezen
milatan esanez.

M. Lujanbio
Nora alde egin dute?
Deabruak denak!
A. Mendiluze
Goxoki dendarantza
seguru gehienak.
M. Lujanbio
Ba hustuko dituzte
bertako barrenak.
A. Mendiluze
Errua du dirua
ekarri duenak.

A. Mendiluze
Guk ez al genien ba
dirua ukatu?
M. Lujanbio
Gominolengatik nahi
al dute trukatu?
A. Mendiluze
Gurasoek eman ta
planak purrukatu
M. Lujanbio
ia bada nun dauden
Aitor ohiukatu!

M. Lujanbio
Oihu bat egin zazu
ahal duzun tokira
A. Mendiluze
Ei! Umeak non daude?
Ah hortxe! Begira!
M. Lujanbio
Haurrak askatasunez
hezi behar dira
A. Mendiluze
ume kuadrilla alua
parrezka ari da.

A. Mendiluze
Itxoin, itxoin oraindik
etxera joan arte
M. Lujanbio
orain autobusean
pasa behar parte
A. Mendiluze
gaur ez motxila, ez ur
ez muxu, ez parke
M. Lujanbio
hamabost hemen baina
bi dabiltz aparte.

M. Lujanbio
Ta betiko bitxoak
beti igualak
A. Mendiluze
eta gu bilatzaile
fin ta zerbitzalak
M. Lujanbio
guraso txarren ume
horiek beti balak
A. Mendiluze
alperrik dira bengak
alperrik ojalak.

A. Mendiluze
Ojala zintzoago
izan bazinate
M. Lujanbio
gehio ez degu egingo
guk txangorik bat’e
A. Mendiluze
Bueno ta galdu ta zer?
Eurentzako kalte.
M. Lujanbio
Hor konpon gu ja guazen
hemendik aparte.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra