Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Amets eta Beñat aireportu batean egiten duzue lan eskanerretik pasatzen den guztia ikuskatzen. Gaur ere harrituta zaudete ikusten ari zaretenarekin.

Deskribapena

Doinua
Lurralde dena dabil I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Begira hortxe dator
euskaldun kuadrilla
B. Gaztelumendi
eta maletan dute
elikagai pila
A. Arzallus
lau bokadillo ta bi
sagardo botila
B. Gaztelumendi
batek urdaiazpiko
besteak opila.

B. Gaztelumendi
Ta maleta barruan
hiru-lau labana
A. Arzallus
berriz ere haziko da
euskaldunen fama
B. Gaztelumendi
ilaran hemen daude
geldi banan bana
A. Arzallus
eskerrak destinua
duten La Habana.

A. Arzallus
Ta etorriko dira
rona erosita
B. Gaztelumendi
baino guztia igual
hegan hustu ti-ta
A. Arzallus
hor daude eskuz beren
maletei josita
B. Gaztelumendi
galtza motzak jantzita
zer nolako pinta!

B. Gaztelumendi
Iruñan zero gradu
egin ditu baina
A. Arzallus
Habanan egin behar
dute bai azaña
B. Gaztelumendi
urtaroari hartu
diote tamaina
A. Arzallus
lau txaketekin nora
doaz alajaina!

A. Arzallus
Eskaner honetan ai
zenbat pelikula!
B. Gaztelumendi
Nik ere aspaldi xamar
galdu dut brujula
A. Arzallus
uste’t lanez aldatu
beharko dugula
B. Gaztelumendi
ta lan hau handi xamar
geratu zaigula.

B. Gaztelumendi
Hori dator ehizeko
eskopetarekin
A. Arzallus
hori ezin dela sartu
behar zuen jakin
B. Gaztelumendi
balak kendu beharko
zaizkio behinepin
A. Arzallus
begira atzekoa
bi aizkorarekin.

A. Arzallus
Ez Negu Gorriaken
bisera izan da
B. Gaztelumendi
nik ere egiten nuen
lehenago parranda
A. Arzallus
rock taldeeri pentsa
a ze propaganda!
B. Gaztelumendi
Hemen modak aldatzen
ari dira danba!

B. Gaztelumendi
Batzuk bota beharko
ditugu atzera
A. Arzallus
egunero egin ohi
genuen antzera
B. Gaztelumendi
gaur edonor sartzen da
turista klasera
A. Arzallus
hala hegazkina ia
doa abiatzera!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra