Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Illarregi, Joanes
Lana
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia
Sustrai eta Joanes lan bertikalak egiten dituen enpresa bateko langileak zarete. Bilboko Iberdrola dorreko leihoak kanpotik garbitzen ari zarete.

Deskribapena

Doinua
Mando baten gainean I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina
Berogailua ez zaie
iristen kanpora
J. Illarregi
halere igo gara
kristaleran gora
S. Colina
faktura pasa dadin
hemendik Bilbora
J. Illarregi
baina ez gaude seguru
berrehun metrora.

J. Illarregi
Soka badugu baina
nahikoa ote da?
S. Colina
Nik badaezpada ez dut
begiratzen behera
J. Illarregi
ba nik begiratzen dut
agian sobera
S. Colina
mundua eroriko
baitzaigu gainera.

S. Colina
Gora ta gora goaz
faktura bezala
J. Illarregi
falta zaiguna dugu
atzean hegala
S. Colina
ni desinflatzen noa
eta zu ez ala?
J. Illarregi
Ni behera jeitsi nahi dut
Sustrai, berehala!

J. Illarregi
Garbitzen azkarrago
izango bagina
S. Colina
jada hamaiketakoan
geundeke jakina
J. Illarregi
hau kanpotik garbia
barrutik zikina
S. Colina
mundua dagolako
beraiek egina.

S. Colina
Holaxe egongo da
euren kontzientzia
J. Illarregi
kristalak garbitzea
nolako zientzia!
S. Colina
Horretarako behar
baita pazientzia
J. Illarregi
ta ahoa ixteko
eutsi inertzia.

J. Illarregi
Ipurdiakin jo ta
puskatuko nuke
S. Colina
nahio nuke kristala
irentsiko balute
J. Illarregi
igual oain horixe
in behar genuke
S. Colina
keba, bestela paga
kenduko digute.

S. Colina
Horretara ohituta
daude hoiek denak
J. Illarregi
zikinak direlako
barruko gehienak
S. Colina
euren pentsamoldeak
bai bertikalenak
J. Illarregi
euren pentsamoldeak
guretzako penak.

J. Illarregi
Bueno ia puntara
ailegatu gara
S. Colina
ta atzera egiteko
berandu da jada
J. Illarregi
azken kristala zikin
utzi badaezpada
S. Colina
orain tokatzen dena
hamaiketakoa da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra