Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (18. 2022)
Saioa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Pertsona ospetsua zinenean, jende ugari izan zenuen inguruan. Orain, ordea, bakarrik zaude.

Deskribapena

Doinua
Norbere mundu intimo
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kontatuko dizudana
Arenako estalpean
suertatu dadila kea
nere tubo eskapean
urteak baitaramatzat
itota ansietatean
bakardadeak askatu
ezin dezakeen katean
neretzat oroitzapenak
pasatzen dira kaltean
bizitza honek utzi bainau
denboratik apartean
lehen atezain titular
nintzen Sadarko atean
ta orain atezaina naiz
lurpeko parking batean. (bis)

Gogoan daukat orduan
UEFA jokatzen nuena
ta selekzioak askotan
ere deitzen ninduena
denborak ez du sendatzen
baina zauri minduena
nostalgikoentzat soilik
delako oroitzapena
lehenago mito bat nintzen
miretsia, hoberena
ta gaur egun pisu baten
ta bakarrik bizi dena
erre baitut sarea ta
gastatu dut diru dena
bizitza ez da izaten
inoiz izan zitekeena. (bis)

Ta ez denez bueltatuko
behin egin zuenak alde
ez diezatela egin
lehengo garaiez galde
nahiz eta orduan ginen
lagun eta futbol talde
azken aldian ez ote
gara hamaika bakardade?
Hankak odol bihurturik
ta erraiak, berriz, bare
baina ordua entzule
jokatu erruki gabe
ez beitu goitik behera
begiratu parez pare
ez zara ohartzen baina
zu ere bakarrik zaude. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra