Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
Bertsoa entzun |
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hiru edo lau harreman dira
ez dira izan hamaika
ta aho gustu mingots berbera
azken muxuei jarraika
gizartearen presio batek
geure atzetik darrai ta
ez naiz eredu baten fan hutsa
egin dut nik neuk nahita
ta neska denei esaten diet
nahiz ta bihotzetik maita:
“Zuk ama izan nahi duzu, baina
nik ez dut izan nahi aita”. (bis)
Sortu aurretik amagai bati
eransten zaion baldintza
besteen begitan bizkarrean du
ekar lezakeen bizitza
eta behin ama izanez gero
ezin etzan, ezin zintza
barkatu baina nik ez nuke nahi
arau horietara iltza
aita ta ama, ama ta aita
torturatutako hitza
zer den irudi romantikoen
presioaren bortitza! (bis)
Ez pentsa gero ni maitekiro
hurbiltzen naiz haurrengana
zinez maite dut batik bat bada
beste norbaitek ukana
nere harreman frakasatuok
ez pentsa direnik drama
bihar baten bat ezagutu ta
esango diot: “Laztana
bizi berri bat erditze hori
zeure gaitasun bakana
beste ama bat erditu’zazu
ez dena izango ama”. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra