Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia
Gai-emailea
Elortza, Lierni
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Murua, Xumai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote?

Deskribapena

Doinua
Gizona da zoroa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Nahiz apal mintzatzea batzutan gomenda
azkaindarrak baditu hamaika leienda
Saratik ederra da Larhuneko xenda
Azkainetik so eginez gorago omen da. (bis)

X. Murua
Hemen zenbat langile ta zenbat nagi han
bada hainbertze piko herrien magian
Saratik so eginez gu beheiti agian
baina hemen eguzkitan han laino azpian. (bis)

A. Arzallus
Ai hemen iguzkitan hainbeste denbora
ta horrek zozotzen du buruko bolbora
begira egon zara zu Sara ondora
han hankak lainopean ta burua gora. (bis)

X. Murua
Hitz egiteko‘tuzte beraiek ahalak
baina xuri-xuriak atorpean azalak
denak ez dia zue gisan luze ta makalak
gehiengoak dira han ttipi ta zabalak. (bis)

A. Arzallus
Baina jakin ttipiek soa xut dutela
ta Sarako elizan hitz zahar bat badela.
Azkainen ze kopeta eta ze gibela!
Nehork azken orenik ez balu bezela! (bis)

X. Murua
Azkainen bizi gira bakean, lorios
elkartasunez eta denak bozkarioz
baina saratarrak han bekaizti, kurios
gutaz gaizki erraka ta gainera jelos. (bis)

A. Arzallus
Zubi bat ere bada hor Azkainen berdin
lau harri gorri ditu eta hiru urdin
diote “Hori zuten romanoek egin”
Bai, segur Julio Cesar izan zela hargin! (bis)

X. Murua
Bertso inspirazioz banaiz ni egarri
zubi hortan ibili ohi naiz lasai sarri
eta elkarrizketan zubiak elkarri
Saratik omen ziuzten harri hoik ekarri. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra