Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-01-21 Elgoibar Berezia
Gai-jartzailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Amuriza, Miren
Enbeita, Onintza
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira?

Deskribapena

Doinua
Estutzen ez bagaitu
Neurria / Estrofaren izena
Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita

Neurria:  Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


On. Enbeita
Ideia korrektoen
luze garraio
honi guztia ondo
irtetzen zaio
ta ze arraio!
“Error larehun eta lau”
jarri behar zaio.

M. Amuriza
Moldea betetzeko
gorputza hauta
ta oinetatik hasten
gara aupa, aupa! (bis)
Poltsikoak dituzte
inkorporauta.

U. Alberdi
Buruan engranaje
bat oso azkarra
errimak soldatzeko
bigun samarra (bis)
eta lepotik behera
pieza bakarra.

On. Enbeita
Nahiz tornilloak josi
esku ta arnas
berez ezin dut neure
ai damuagaz! (bis)
Lujanbioren moldea
apurtzeagaz.

M. Amuriza
Kotxetan txakur baten
muñekoan pare
funtzionatzen dabe
alderik alde (bis)
juxtu-juxtu burua
mugitzen dabe.

U. Alberdi
Denak txapelarekin
lehengo legean
baina aldatuz doaz
gaurko mendean (bis)
eta ez dira sartzen
molde berean.

On. Enbeita
Lehen lanak emanda
ai ernegua!
Aldatu egin genuen
gure eredua (bis)
orain trokelak badu
sentimendua.

M. Amuriza
Zurrunegi daudela
da euren hitzak
ez ei ditu sinisten
herri bakoitzak (bis)
eskerrak negar eiten
daben Onintzak.

U. Alberdi
Lehen serioa eta
hain neurrikoa!
Ta Onintza izan zen
malkoz itoa (bis)
bihotza izan zun lehen
prototipoa.

On. Enbeita
Onintzak sortu zigun
hainbat endredo
egin gendun otxentai
tresean edo (bis)
uholdeek fabrika
hartu ta gero.

M. Amuriza
Dinosaurioak berpizten
ei dago marka
fabriketan sortu da
dema galanta (bis)
kontuz igual Txirrita
altxako da ta.

U. Alberdi
Ta behin Amuriza bat
gendun atera
ta mundua jarri zen
oso artega. (bis)
Bigarrena irten zan
ez da bat bera.

On. Enbeita
Baina begira gauzak
nola joan ziren
zaharrak jarraitzen du
ahalik ta finen (bis)
igual pilak jartzean
pasatu ginen!

M. Amuriza
Arrazoia daukazu
ta Onintza benga!
Amuriza oraindik
hor ibiltzen da (bis)
bere burua entzunda
rekargatzen da.

U. Alberdi
Ta egurrari atera
gero dizdira
Enbeitatarren saga
guztiz handi da (bis)
Piniponak bezala
ugaltzen dira.

On. Enbeita
Enbeitarrena da
luze samarra
igual erabakia
izan zan txarra (bis)
Txinara bidali zan
pieza bakarra.

M. Amuriza
Eta Lizasorengan
ere fijatu
marka hori nahi nuke
neuk patentatu (bis)
ze berrogei urtean
ez da aldatu.

U. Alberdi
Fabrikan hainbeste ta
plazan hain gitxi
finalean bakarra
ez al da bitxi! (bis)
Oholtzak hartu edo
fabrika itxi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra