Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Bertsoa entzun |
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Honek zabaldu honek zarratu
zabaldu eta zarratu
generoaren hanka joko bat
inoiz ez dena zahartu
batek birritan pentsatu gabe
zabaltzen ditu bi arku
ta hurrengoak estutu eta
ahal duen lekuan sartu
esaten dute “Aurrera neskak
ekin ta lekua hartu!”
eurek betetzen duten lekuaz
antza ez dira ohartu. (bis)
Ta multzo batek sentitzen badu
askatasuna bider bi
beste multzoei geratzen zaigu
soilik askatasun erdi
esan ziguten “Egon isilik
ta ez nabarmen ageri
hanka sendoak izanagatik
ez erakutsi gehiegi
gurutzatuta ez utzi sartzen
inori edo ezeri
nesken moduan zutitu eta
nesken moduan eseri”. (bis)
Izan ziklista talde bat edo
izan tabernako festa
izan treneko eserlekua
edo kaleko protesta
gorputz mota bat besten gainetik
sarri gailentzen da, ezta?
Baina besteok geldi egoteko
ez ginen sortu berez ta
lasai zabaldu hankak, belaunak
zein ukondoak trabeska
gure gorputzek ere libreki
egin dezaten gainezka. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra