Bertsos - View details   To know more about this section

2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2022-01-22 Tolosa Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita).

Description

Melody
Oso polita zara izatez
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Honek zabaldu honek zarratu
zabaldu eta zarratu
generoaren hanka joko bat
inoiz ez dena zahartu
batek birritan pentsatu gabe
zabaltzen ditu bi arku
ta hurrengoak estutu eta
ahal duen lekuan sartu
esaten dute “Aurrera neskak
ekin ta lekua hartu!”
eurek betetzen duten lekuaz
antza ez dira ohartu. (bis)

Ta multzo batek sentitzen badu
askatasuna bider bi
beste multzoei geratzen zaigu
soilik askatasun erdi
esan ziguten “Egon isilik
ta ez nabarmen ageri
hanka sendoak izanagatik
ez erakutsi gehiegi
gurutzatuta ez utzi sartzen
inori edo ezeri
nesken moduan zutitu eta
nesken moduan eseri”. (bis)

Izan ziklista talde bat edo
izan tabernako festa
izan treneko eserlekua
edo kaleko protesta
gorputz mota bat besten gainetik
sarri gailentzen da, ezta?
Baina besteok geldi egoteko
ez ginen sortu berez ta
lasai zabaldu hankak, belaunak
zein ukondoak trabeska
gure gorputzek ere libreki
egin dezaten gainezka. (bis)