Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (38. 2022. Bilbo)
Saioa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Erkizia, Irati
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga
Unai Pegasus* detektibe mundiala
jakizu Amets nire txostena
erdi eginda dudala
Maialen dabil fuerte
Sustrai argal ta tente
pentsatua zen bezala
baina momentuz notizia da
Jon Maia ez dijoala. (bis)

A. Arzallus
Maialen bizi osoan zehar
hain da zizelkari fina!
Sustrairen planta azken hogei bat
urteotan da berdina
ta ez doala Jon Maia
Twitterren dabil gaia
hau detektibe sorgina!
Bi miloi euro ta jakiteko
mundu guziak dakina. (bis)

U. Iturriaga
Xehetasunak ematen ditut
baina bigarren partean
entzuna daukat Bartra dauela
egundoko aldartean
fuerte ere Alaia
Iguaranen dohaia
entrenatzen da parkean
ta Mendiluze sartuta dago
inbernadero batean. (bis)

A. Arzallus
Tira, informe dexente batzuk
lortu ditut azkenean
Bartra, Iguaran eta Alaia
ta Aitor aldamenean
inbernaderotara
joan da Almeriara
bere budista senean
Pegasus sartu behar zenuke
bere burmuin barrenean. (bis)

U. Iturriaga
Ez dut pentsatzen Mendiluzekin
luzatuko denik gerla
zure mailara ez da iristen
bertsolarien tropela
zalantza dago ezen
pentsatu bazoazen
kontua dago horrela
entzunda baitut Enrique Mayak
janzten duela txapela. (bis)

A. Arzallus
Rajoyri haur batek eman zizkion
lau belarrondoko bero
nik ere berdin egin nezake
hara iritsi ezkero
baina ze detektibe?
Hobe nuke bai bide
James Bond baneuka bezero
baina hura zero, zero, zazpi zen
ta zu berriz zazpi zero. (bis)

*Pegasus: espiotza programa informatikoa

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra