Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Uztapide Plazara (2022. Zestoa)
Saioa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lizaso, Sebastian
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus
Zertako paper oker
eta grazi faltsu
segapotoak dira
gaur egun ahaltsu
zuzenean eman dut
nik kuartora pausu
hor dauzkat hogei whatsapp
ta berrogei mezu
hoiek leitutakoan
eingo dizut kasu.

S. Lizaso
Halako baten zera
etxera agertu
kasorik egin gabe
kuartora baztertu
aitonak agur bat‘e
dezake eskertu
gaur gertatzen dan gauza
ezin dut ulertu
etxekoekin urrun
kanpoakin gertu.

A. Arzallus
Nola modu guziek
irentsi ohi nauten
baina aitona hori
ez da hasi aurten.
Zaude, hasi behar dut
zuri erantzuten
zeren kasualidadez
ari naiz Facebooken
zu haurra zineneko
bertsoak entzuten.

S. Lizaso
Aitonaren ametsak
zabiltza zapuzten
eta hasi behar det
nahigabeak husten
Facebook ta holakoakin
zuk egoa puzten
nahiz ta orain hor goiek
gordetzen zaituzten
lehenago denak buruz
ikasten zituzten.

A. Arzallus
Ta nik ere ikasi
nintzazke bai naski
baina zuk dakizkizu
bertso zaharrak zazpi
istorio kontatzen
zara erdi pizti
berdinak, aldatzeke
ez hitz ta ez hizki
atariko txakurrak
ere badakizki.

S. Lizaso
Txakurrak badaki’re
kantatu ezina
eta zure jarrerak
ematen dit mina
“Aitonak gutxi daki”
arrazoi gordina
zu gaztea hainbeste
badakizu baina
nei ahaztu ere egin zait
zuk dakizun aina.

A. Arzallus
Eta ustez direla
horiek problemak
ahanzturaren minak
adinan kondenak
nire ustez suerte bat da
laguntzen du senak
memori falta bete
ohi du irudimenak
asmatzen jakiten du
ahanzten dakienak.

S. Lizaso
Larogeitaka urte
nik biziak aurrez
pasarteak ahazten
ez dago hain errez
asko dakit alperrik
nik halabeharrez
eta triste nago ni
nere bakardadez
kontu asko esateko
zeinek entzunik ez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra