Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi Markuleta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2022-06-18 Hondarribia Berezia
Gai-jartzailea
Aranburu, Ainhoa
Bertsolariak / Egileak
Alberdi, Uxue
Arregi Markuleta, Maider
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela.

Deskribapena

Doinua
Gure herrian ligatzea
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi Markuleta

Neurria:  Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Arregi
Hari bat lotu zenidan
zuk behatzera horrela
nik zuhaitzai lotu nion
noizbait zuk neri bezela
orain ez duzu hartuko
ama sorpresa itzela
nola pentsa zenezake
horren geldi nengoela?

U. Alberdi
Haria mugitzen baitzen
nahiz ta nik asko ez harrotu
baina azken bolada hontan
tenkatzeraino gogortu
eta tira, eta tira
ausentzian egoskortu
sustraiak utzi dituzu
ta soka zuhaitzai lotu.

M. Arregi
Sustraiak utzi nituen
behar nuen beharbada
eta mugitzen ari naiz
nik nahi dudan lekutara
ama zure leku hori
ere ulergarria da
lotuta ez nagonetik
zu nola sentitzen zara?

U. Alberdi
Ba pago huts batek bezala
halaxe daukat sabela
ingurura beiratzen dut
solte banengo bezela
pentsatzen dut tximeleta
lorez lore dabilela
baina nola dakit ziur
beste aldean zaudela?

M. Arregi
Lotura nahiz ez dagoen
gu bion ADNean
umetatik izan zaitut
nik ama aldamenean
ta faltan botatzen zaitut
ni triste nagoenean
zugana lotu nahi nuke
baina nik nahi dudanean.

U. Alberdi
Inoiz akordatzen zara
heltzen denean arratsa
problemei buelta emateko
ez baldin bazara gauza
baina ni zahartzerakoan
eindakoan nik gorantza
hartuko al duzu mataza
nik jarri dezadan hatza?

M. Arregi
Zahartzaroan kontuakin
badago nahiko borroka
zu zaintzeko ordua ja
laster daukat ate joka
ta bai ama lotuko naiz
kontzientzia hau dana bota
haria izan dadila
ez dadila izan soka.

U. Alberdi
Eskerrik asko maitea
zoaz ba hegan urruna
bueltatzen zaren unean
elkartu baietz hurruna
begira agian hori
baino ez da maitasuna:
hari bat mugitzen utzi
baina tik egiten duna.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra